Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 37:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Urre garbiz estali zituen gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta urrezko hegala ezarri inguruan.

27. Hegalaren azpitik urrezko eraztunak jarri zizkion, bi alde batetik eta bi bestetik, haietatik hagak sartuz, aldarea eraman ahal izateko.

28. Hagak akazia-zurez egin zituen eta urrez estali.

29. Sagarapenetarako gantzuketa-olioa eta intsentsu usaintsu garbia ere prestatu zituen, lurringileek egin ohi duten eran.