Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 36:33-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatzen zituen oholak.

34. Oholak eta zehar-egurrak urreztatu egin zituzten eta urrezko eraztunak egin, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.

35. Errezela ere egin zuten, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bertan apain bordatu bi izaki hegaldun.