Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 36:19-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bi estaldura egin zituzten oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.

20. Akazia-zurezko oholak egin zituzten egoitzarako eta tente jarri:

21. ohol bakoitza bost metro luze zen eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;

22. bi mingain zituen bakoitzak ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egin zituzten egoitzarako ohol guztiak.

23. Hauetatik hogei hegoaldera jarri zituzten,