Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 35:5-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Bildu zeuen artean Jaunarentzat oparia. Jaunari oparia emateko borondatea dutenek ekar bitzate urrea, zilarra eta brontzea,

6. purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea,

7. gorriz tindaturiko ahari-larruak eta larru finak, akazia-zura,

8. argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzat usainkiak,

9. apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko onize harria eta beste harribitxiak.

10. «Zuetariko artisau trebe oro betor Jaunak agindutako guztia egitera:

11. egoitza eta bere oihal-etxola eta honen estaldura, katigailu, ohol, zehar-egur, zutabe eta oin;

12. kutxa bere haga, estalki eta errezelarekin;

13. mahaia bere haga eta tresnekin eta Jaunari eskainiriko ogia;

14. argimutila bere hornigai eta kriseiluekin eta argitarako olioa;

15. intsentsu-aldarea bere hagekin, gantzuketa-olioa, intsentsu usaintsua, egoitza-sarrerako oihala;

16. erre-oparien aldarea bere sare, haga eta tresna guztiekin, uraska bere oinarekin;

17. atariko oihalak zutabe eta oinekin, atari-sarrerako oihala;