32. Ez isuri edonolako gizaseme arrunten gainera, ezta prestatu ere horren antzeko oliorik; olio sakratua baita eta bere izaera sakratuari dagokionez erabiltzekoa.
33. Horren antzeko oliorik prestatu eta gizaseme arruntaren gainera isurtzen duena, herritik bota egingo dute».
34. Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu garbia;
35. horiek guztiak lurringileak egiten duen bezala nahasiz eta gatza erantsiz, prestatu intsentsu garbi eta sakratua.
36. Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Guztiz sakratua izango da zuentzat.
37. Ez duzue hala eginiko intsentsurik zeuentzat erabiliko. Sakratutzat izango duzue, Jaunarentzat bakarrik erabiltzekoa baita.