Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 30:30-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Gantzutu Aaron eta beronen semeak, eta sagaratu nire apaiz-zerbitzurako.

31. «Esaiezu beste hau ere israeldarrei: Hau izango duzue sagarapenetarako gantzuketa-olioa belaunez belaun.

32. Ez isuri edonolako gizaseme arrunten gainera, ezta prestatu ere horren antzeko oliorik; olio sakratua baita eta bere izaera sakratuari dagokionez erabiltzekoa.

33. Horren antzeko oliorik prestatu eta gizaseme arruntaren gainera isurtzen duena, herritik bota egingo dute».

34. Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu garbia;

35. horiek guztiak lurringileak egiten duen bezala nahasiz eta gatza erantsiz, prestatu intsentsu garbi eta sakratua.

36. Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Guztiz sakratua izango da zuentzat.