Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 30:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Egin akazia-zurezko aldarea intsentsua erretzeko,

2. karratua: metro erdi bat luze-zabal eta metro bat gora. Aldare-ertzeko adarrek gorputz bat bera egingo dute aldarearekin.

3. Estali urre garbiz gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta ezarri inguruan urrezko hegala.

4. Hegalaren azpitik urrezko eraztunak jarriko dizkiozu, bi alde batetik eta bi bestetik, haietatik hagak sartuz, aldarea eraman ahal izateko.

5. Hagak akazia-zurez egingo dituzu eta urrez estaliko.