Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 29:43-46 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. Han elkartuko natzaie israeldarrei, eta leku hura nire aintzaz beteko dut eta sagaratuko.

44. Elkarketa-etxola eta aldarea sagaratuko ditut; baita Aaron eta beronen semeak ere, nire apaiz-zerbitzurako.

45. Israeldarren artean biziko naiz eta Jainko izango naute.

46. Honela jakingo dute Jauna naizela ni, beraien Jainkoa, eta beren artean bizitzeko atera nituela Egiptotik. Neu naiz Jauna, haien Jainkoa.