Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 28:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. «Epaiketarako bularrekoa artelanez egingo duzu, efodaren gai berak erabiliz: urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua.

16. Bitan tolestatua izango da eta karratua, hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.

17. Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda;

18. bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa;

19. hirugarrenean, opaloa, agata eta amatista,

20. eta laugarrenean, krisolitoa, onizea eta jaspea. Harribitxiok urre-begietan sartuko dituzu.

21. Hamabi izan behar dute, hamabi baitira Israelgo leinuak; harri bakoitzean izen bat zizelkatuko duzu, zigiluen erara.