Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 27:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.

5. Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.

6. Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;

7. eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.

8. Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.

9. «Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.