Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 26:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da —metro erdia alde bakoitzetik—, egoitza estaltzeko.

14. Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.

15. «Egin akazia-zurezko oholak egoitzarako eta jarri tente:

16. ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da;

17. bi mingain izango ditu bakoitzak, ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egingo dituzu egoitzarako ohol guztiak.

18. Hauetatik hogei hegoaldera jarriko dituzu,