Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 25:35-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean.

36. Beso eta kopek gorputz bat bera egingo dute argimutilarekin; guztia urre garbiz landua izango da.

37. «Egin zazpi kriseilu eta ezarri argi-mutilaren gainean, piztean aurrealdea argi dezaten.

38. Su-hatzak eta errautsontziak urre garbizkoak izango dira.

39. Hogeita hamabost kilo urre garbi erabiliko dute argimutila eta hornigaiak egiteko.

40. Izan arreta, guztia mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera egiteko.