Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 25:26-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Egin urrezko lau eraztun eta erantsi lau oinen ertzetan,

27. uztaiari atxikiz; sartu hagak haietan, mahaia eramateko eran.

28. Egin akazia-zurez eta urreztatu mahaia eramateko hagak.

29. Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako; guztiok urre garbiz egingo dituzu.

30. Ezarri mahaian niri eskainiriko ogia; ezin faltako da sekula nire aurrean.

31. «Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute;

32. bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik.

33. Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti;