Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 25:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Esan israeldarrei niri oparia ekartzeko. Bildu oparia, emateko borondatea dutenen artean.

3. Hona hemen bildu behar duzuena: urrea, zilarra eta brontzea,

4. purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea,

5. gorriz tindaturiko ahari-larruak eta larru finak, akazia-zura,

6. argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzako usainkiak,

7. apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko onize eta beste harribitxiak.