Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 25:15-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. utzi hagak eraztunetan sarturik, atera gabe.

16. Emango dizudan itun-agiria kutxan ezarriko duzu.

17. «Egin urre garbizko estalkia: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da.

18. Estalkiaren bi ertzetan, bi izaki hegaldun egingo dituzu, urretan landuak,

19. bata ertz batean, bestea bestean; gorputz bat bera egingo dute estalkiarekin.

20. Hegoak zabalik edukiko dituzte estalkiaren gainetik, berau babesteko; elkarren buruz buru egongo dira, estalkiari begira.

21. Ezarri estalkia kutxaren gainean, eta ipini nik emango dizudan itun-agiria kutxaren barruan.

22. Han elkartuko natzaizu; estalkiaren gainetik, itun-kutxaren gaineko izaki hegaldunen artetik, mintzatuko natzaizu, israeldarrei emango dizkiezun aginduak jakinarazteko.

23. «Egin akazia-zurezko mahaia: metro bat luze, metro erdi bat zabal eta hirurogeita hamabost zentimetro gora izango da.

24. Urreztatu urre garbiz, eta ezarri urrezko hegala inguru guztian.

25. Hornitu zortzi zentimetro zabaleko uztai batez, eta egin urrezko ertza uztaiari.

26. Egin urrezko lau eraztun eta erantsi lau oinen ertzetan,

27. uztaiari atxikiz; sartu hagak haietan, mahaia eramateko eran.

28. Egin akazia-zurez eta urreztatu mahaia eramateko hagak.

29. Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako; guztiok urre garbiz egingo dituzu.

30. Ezarri mahaian niri eskainiriko ogia; ezin faltako da sekula nire aurrean.

31. «Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute;