Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 24:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Ondoren, mendira igo zen Moises. Lainoak mendia estali zuen,

16. eta Jauna, aintzaz beterik, Sinai mendian kokatu zen. Sei egunez estali zuen lainoak mendia; zazpigarrenean Jaunak dei egin zion Moisesi lainotik.

17. Jaunaren aintza su kiskalgarria bailitzan agertzen zitzaien israeldarrei mendi-gailurrean.

18. Mendira igo eta lainora sartu zen Moises. Berrogei egun eta berrogei gau egin zituen mendian.