Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 24:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi: «Igo niregana Aaron eta biok, Nadab, Abihu eta Israelgo arduradunetako hirurogeita hamarrekin batera, eta, urruti samar geldituz, jar zaitezte ahuspez.

2. Zu bakarrik hurbilduko zara niregana; gainerakoak, ez; herria, berriz, ez da igoko zurekin».

3. Jaunak esana eta erabakia adierazi zizkion Moisesek herriari, eta honek erantzun zion aho batez: «Jaunak esandako guztia egingo dugu».

4. Moisesek idatzi egin zuen Jaunak esandakoa. Biharamunean, goizean goiz jaikirik, aldarea eraiki zuen mendi barrenean, eta hamabi zutarri ere bai Israelgo hamabi leinuen izenean.