Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 22:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. «Ez iraindu Jainkoa, ezta madarikatu herriko buruzagia ere.

28. «Egin luzatu gabe uzta guztien eta ardoaren eskaintza.«Sagaratu niri zeuen lehen-semea,

29. baita zeuen behi eta ardien lehen-kumeak ere. Zazpi egunez amarekin geldituko dira, baina zortzigarrenean niri sagaratuko dizkidazue.

30. «Niri sagaraturiko pertsonak behar duzue izan.«Ez jan piztiek oihanean sarraskituriko abereen okelarik; zakurrei botako diezue.