Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 20:12-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.

13. «Ez hil inor.

14. «Ez egin adulteriorik.

15. «Ez ostu.

16. «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.

17. «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

18. Herri osoak sumatzen zituen trumoi eta tximistak, turuta-hotsak eta mendia ketan, eta, beldurrez dar-dar, urrutian zeuden geldi.

19. Esan zioten, bada, Moisesi:—Hitz egizu zuk eta adituko dizugu; baina ez diezagula Jainkoak hitz egin, hil ez gaitezen.

20. Moisesek erantzun zien:—Ez izan beldur! Jauna zuek probatzera etorri da, berari begirune izanik, bekatu egin ez dezazuen.