Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 2:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. baina, luzaroago gordeta eduki ezinik, zumitzezko saski bat hartu eta, zirrikituak galipotez eta bikez estalirik, haurra bertan sartu zuen eta Nilo ibaiertzean utzi kanaberen artean.

4. Haurraren arreba urruti gelditu zen, zer gertatuko begira.

5. Geroxeago, faraoiaren alaba ibaira etorri zen bainatzera; bitartean, neskameak ibai ondoan zebiltzan. Faraoiaren alabak saskia ikusi zuen kanabera artean, eta neskameetako bat bidali zuen haren bila.

6. Ireki eta mutikoa ikusi zuen negarrez. Faraoiaren alabak, errukiturik, esan zuen:—Hebrearren haurra da, noski.

7. Orduan, haurraren arrebak esan zion:—Nahi al duzu hebrear inude baten bila joatea, haurra hazteko?