Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 19:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egiptotik atera eta hirugarren hila bete zen egunean iritsi ziren israeldarrak Sinai basamortura.

2. Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren, eta han ezarri zuten kanpalekua, mendiaren aurrez aurre.

3. Moises mendira igo zen Jainkoarengana.Jaunak menditik dei egin eta esan zion: «Mintza zakizkie Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazi hau:

4. Ikusi duzue zer egin diedan egiptoarrei, eta nola, arranoak bere kumeak hegaletan bezala hartuz, niregana ekarri zaituztedan.