Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 18:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakin zuen Madiango apaiz eta Moisesen aitaginarreba zen Jetrok, Jainkoak Moisesen eta bere herriaren alde egin zuen guztia: nola atera zituen israeldarrak Egiptotik.

2. Jetrok, Moisesen aitaginarrebak, etxean jasoak zituen Moisesek bere ondotik bidali zituen Tzipora emaztea

3. eta bi semeak. Hauetako bati Gerxom —hau da, «Etorkin hemen»— zeritzon, Moisesek esan zuenagatik: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean»;