Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 15:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez:«Jaunaren omenez abestuko dut,egundoko garaipena lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz.

2. Jaunari diot abesten,bera dut indar, bera salbatzaile.Neure Jainkoa dut: gorespen hari!Neure aitaren Jainkoa:goraipatua bedi!

3. Gudari da Jauna,Jauna du izena.

4. «Jaunak itsasoan hondoratu ditufaraoiaren gurdi eta gudarostea,Itsaso Gorrian murgildugudalbururik bikainenak.

5. Itsasoak ditu azpiratu,hondora jaitsi diraharritzarraren antzera.