Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 13:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Israeldarrak Sukotetik irten eta Etamen, basamortu ertzean, kokatu ziren.

21. Jauna aurretik zihoakien: egun-argiz laino-adarrean, bidean gidatzeko; gauez su-adarrean, argi egiteko. Honela, egunez zein gauez ibili ahal izan ziren.

22. Ez ziren aldendu haiengandik, ez laino-adarra egunez, ez eta su-adarra gauez.