Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 11:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. eta egiptoar lehen-semeak oro hilko dira, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehen-semetik hasi eta errotan ari den neskamearen lehen-semeraino, baita lehen abere-kumeak oro ere.

6. Garrasi latzak izango dira Egipto osoan, inoiz ere izan ez diren eta berriro izango ez diren bezalakoak.

7. Israeldarrei dagokienez, ordea, ez die zakur batek ere zaunkarik egingo, ez gizakiei, ez abereei, jakin dezazun bereizkuntza egiten duela Jaunak egiptoarren eta israeldarren artean.

8. Orduan —jarraitu zuen Moisesek—, zure funtzionario guztiak etorriko zaizkit eta ahuspez eskatuko didate: “Zoazte zu zeu eta atzetik duzun herria”. Horrezkero irten egingo naiz».Eta, haserre bizitan, atera egin zen Moises faraoiaren jauregitik.

9. Jaunak esan zion Moisesi: «Faraoiak ez dizue jaramonik egingo; horrela ugalduko ditut neure egintza harrigarriak Egipton».

10. Moisesek eta Aaronek faraoiaren aurrean gauza harrigarri guztiok egin arren, hark ez zien israeldarrei bere lurraldetik ateratzen utzi, Jaunak setatsu bihurtu baitzuen.