Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 11:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi: «Beste izurri bat bidaliko diet oraindik faraoiari eta egiptoarrei. Ondoren, utziko dizue hemendik joaten; utzi ez ezik, bota ere egingo zaituzte behin betiko.

2. Orain, esaiezu israeldarrei, gizonezko nahiz emakumezkoei, beren auzokoei urrezko eta zilarrezko bitxiak eskatzeko».

3. Jaunari esker, israeldarrek egiptoarren abegi ona irabazi zuten. Are gehiago, Moises bera aparteko gizontzat zeukaten, bai faraoiaren funtzionarioek, bai Egiptoko herri osoak.