Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 1:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.

20. Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.

21. Eta emaginei beraiei, Jainkoari begirune izan ziotenez gero, ondorengoak eman zizkien.

22. Orduan, faraoiak agindu hau eman zion herri osoari: «Bota Nilo ibaira hebrear mutiko guztiak! Neskak, berriz, utzi bizirik!»