Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 1:15-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak

16. esan zien:—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.

17. Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.

18. Orduan, erregeak deitu eta esan zien:—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?

19. Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.

20. Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.

21. Eta emaginei beraiei, Jainkoari begirune izan ziotenez gero, ondorengoak eman zizkien.

22. Orduan, faraoiak agindu hau eman zion herri osoari: «Bota Nilo ibaira hebrear mutiko guztiak! Neskak, berriz, utzi bizirik!»