Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 1:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak

16. esan zien:—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.

17. Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.