Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 1:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hauek dira, nork bere senideak eramanez, beren aita Jakobekin batera Egiptora joan ziren israeldarren izenak:

2. Ruben, Simeon, Lebi, Juda,

3. Isakar, Zabulon, Benjamin,

4. Dan, Neftali, Gad eta Axer.

5. Jakoben ondorengoak, guztira, hirurogeita hamar lagun ziren. Ordurako, Jose Egipton zegoen.

6. Jose, beronen senideak eta belaunaldi hura guztia hil eta gero,

7. israeldarrek seme-alaba asko izan zuten; erruz ugaldu ziren eta, hain indartsu egin zirenez gero, lurralde osoan zabaldu ziren.

8. Jose ezagutu ez zuen errege berri bat izan zen Egipton,

9. eta bere herriari esan zion: «Hara, israeldar herria gu baino ugariago eta indartsuago bihurtzen ari da.

10. Beraz, zuhur jokatu beharrean gaude, areago ugal ez daitezen; bestela, guduren bat sortuko balitz, gure etsaiekin elkartu eta gure aurka egingo lukete borroka, eta gero Egiptotik alde egingo ligukete».

11. Horregatik, egiptoarrek lan-arduradunak ezarri zizkieten israeldarrei lan neketsuetara makurrarazteko. Honela, Pitom eta Ramses eraiki zituzten, faraoiaren gudarostearentzat hornigaiak biltzeko hiriak.

12. Baina zenbat eta zanpatuago, orduan eta ugariago eta hedatuago egin ziren. Israeldarrez gogaiturik, egiptoarrek

13. esklabotza gogorra ezarri zieten