Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 9:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.

4. Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.

5. Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.

6. «“Giza odola isuriko duenarigiza eskuak isuriko dio berea,Jainkoak bere irudikoegin baitu gizakia.

7. Zuek sortu umeak, ugaldu,zabaldu munduaneta bete ezazue jendez”».

8. Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera: