Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 9:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;

15. orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.

16. Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz».

17. Jainkoak esan zion Noeri: «Hau da, bada, lurreko bizidun guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria».

18. Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam, Kanaanen aita, eta Jafet.

19. Noeren hiru seme hauetatik sorturiko ondorengoak munduan barrena hedatu ziren.

20. Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen.