Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 9:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: «Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.

2. Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut.

3. Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.

4. Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.

5. Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.