Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 8:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.

21. Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.

22. «“Lurrak diraueino,ereiteak eta uzta-biltzeak,hotzak eta beroak,udak eta neguak,egunak eta gauakez dute behin ere huts egingo”».