Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 7:3-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan.

4. Zazpi egunen buruan euria bidaliko dut lurrera berrogei egun eta berrogei gauez, egin dudan izaki oro suntsitzeko».

5. Noek Jaunak agindu guztia egin zuen.

6. Seiehun urte zituen uholdea gertatu zenean.

7. Uholdea hasi baino lehen, ontzian sartu zen bere emazte, seme eta errainekin batera.

8. Abere kutsatu gabe eta kutsatu, hegazti eta lurrean narraska dabiltzan guztietatik,

9. bikote bana sartu zen ontzian Noerekin batera, Jainkoak agindu bezala.

10. Zazpi egunen buruan uholdea hasi zen.

11. Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko atexkak ireki.

12. Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez.

13. Egun hartan bertan sartu zen Noe ontzian bere seme Sem, Kam eta Jafetekin, bere emazte eta errainekin.

14. Sartu ziren, baita ere, mota guztietako abere eta piztiak, lurreko narrasti eta hegaztiak.

15. Bizidun guztiak binaka sartu ziren ontzian Noerekin batera,

16. mota bakoitzetik arra eta emea, Jainkoak Noeri agindu bezala. Gero, Jaunak ontziko atea itxi zuen.