Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 7:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zazpi egunen buruan uholdea hasi zen.

11. Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko atexkak ireki.

12. Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez.

13. Egun hartan bertan sartu zen Noe ontzian bere seme Sem, Kam eta Jafetekin, bere emazte eta errainekin.