Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 6:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,

7. esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».

8. Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.

9. Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.

10. Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.