Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 6:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.

5. Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.

6. Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,

7. esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».