Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 6:4-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.

5. Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.

6. Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,

7. esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».

8. Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.

9. Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.

10. Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.

11. Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,

12. den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,