Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 6:16-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.

17. «Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira.

18. Baina zurekin ituna eginen dut.«Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere emazteekin.

19. Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten.

20. Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten.

21. Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen».

22. Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.