Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 49:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. «Axer, oparoa haren janaria,errege-jakien emaile.

21. «Neftali, orein-eme aske eta arina,ume ederren sortzaile.

22. «Jose, ubide ondoanlandare emankor,honen adarrak harresian gora.

23. Arkulariek haserrarazten dute,aurka jaikitzen, eraso egiten.

24. Baina uztaia tente,beso-eskuak lasaituak uzten dizkieJakoben Jainko indartsuak,Israelen artzain eta harkaitz denak.

25. Lagun izango duzuzeure aitaren Jainkoa;Jainko Ahaltsuakbedeinkatuko zaitu,zeru goreneko bedeinkapenez,itsas barreneko bedeinkapenez,bular-sabelen bedeinkapenez.