Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 48:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Josek erantzun:—Jainkoak Egipton eman dizkidan semeak dituzu.Jakobek esan zuen:—Ekarzkidazu, arren, bedeinkatzeko.

10. Jakobek, zahardadez begiak lausoturik, ezin zuen ikusi. Josek bere semeak aurrera eraman zizkionean, laztandu eta besarkatu egin zituen.

11. Gero, Joseri esan zion:—Ez nuen espero zure aurpegia berriro ikustea, eta hara, zu ez ezik, zure ondorengoak ere ikusarazi dizkit Jainkoak.

12. Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik atera eta lurreraino makurtu zitzaion.