Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 48:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Egun hartan, hain zuzen, bedeinkatu zituen Jakobek, esanez:«Zuen izena aipatuko daIsraelen norbait bedeinkatzean.Honela esango dute:Egin dezala Jainkoak zurekinEfraim eta Manasesekin egindakoa».Efraim jarri zuen, beraz, Manasesen aurretik.

21. Gero, Jakobek Joseri esan zion: «Hara, laster hilko naiz ni. Baina Jainkoa zeuekin izango duzue eta zeuen arbasoen lurraldera itzularaziko zaituzte.

22. Zure ondarea zure anaiena baino hobea izango da: Sikem emango dizut, ezpataz eta uztaiaz amortarrei kendu nien hiria».