Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 48:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik atera eta lurreraino makurtu zitzaion.

13. Gero, bere bi semeak harturik, hurbildu egin zizkion: Efraim bere eskuinean, Jakoben ezkerraldetik, eta Manases bere ezkerrean, Jakoben eskuinaldetik, jarri zituen.

14. Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz.

15. Eta honela bedeinkatu zuen Jose:«Nire guraso Abrahamek eta Isaakekzerbitzatu duten Jainkoak,jaio nintzenetik gaurdainoartzain gisa gidatu nauen Jainkoak,

16. gaitz guztietatiklibratu nauen aingeruak,bedeinka ditzala mutiko hauek!Hauen bitartez oroituak biteznire izenaeta Abraham eta Isaaknire gurasoen izenak.Izan bezate munduanondorengo ugari».

17. Ohartu zen Jose aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru gainean ezarria zuela, eta ez zion ongi iritzi. Hartu zion, bada, eskua Efraimen buru gainetik Manasesen gainera aldatzeko,

18. esanez:—Hau ez, aita; bestea da lehen-semea; ezarri eskuina horren buru gainean.