Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 47:2-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Anaietariko bost berekin hartu eta faraoiari aurkeztu zizkion.

3. Honek esan zien:—Zein da zuen lanbidea?Haiek erantzun:—Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.

4. Eta jarraitu zuten:—Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.

5. Faraoiak Joseri esan zion:—Aita eta senideak etorri zaizkizu.

6. Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen arduradun.

7. Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen.

8. Honela galdetu zion faraoiak:—Zenbat urte dituzu?

9. Jakobek erantzun:—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.

10. Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.

11. Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses faraoiaren eskualdean, ematen zien lurraren jabe eginez.

12. Gainera, aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.

13. Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak.