Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 47:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Zergatik utzi behar gaituzu hiltzen geure lur eta guzti? Eros gaitzazu gu geu eta gure lurrak janari truke, eta faraoiaren esklabo bihurtuko gara, geure lurrekin batera. Emaguzu hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen».

20. Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat. Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe bilakatu zen faraoia.

21. Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz batetik bestera.

22. Apaizen lurrak bakarrik utzi zituen erosi gabe, haien alde lege bat baitzuen faraoiak emana; honek ematen zien jateko behar zutena. Honengatik, ez zuten beren lurrak saldu beharrik izan.