Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 47:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Josek erantzun zien:—Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zeuen abereak jatekoaren truke.

17. Ekarri zizkioten, bada, Joseri beren abereak: ardi, behi eta astoak; hauen truke janariz hornitu zituen urte osoan.

18. Urte hura igarorik, ordea, han joan zitzaizkion berriro ere eta esan: «Ez dizugu ukatuko, jauna, gastatu dugula dirua eta zureak direla gure abere-taldeak; ez zaizkigu, jauna, gure besoak eta lurra besterik gelditzen.

19. Zergatik utzi behar gaituzu hiltzen geure lur eta guzti? Eros gaitzazu gu geu eta gure lurrak janari truke, eta faraoiaren esklabo bihurtuko gara, geure lurrekin batera. Emaguzu hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen».

20. Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat. Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe bilakatu zen faraoia.

21. Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz batetik bestera.