Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 46:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Jaunak esan zion:—Jainkoa naiz ni, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptora joateko, han herri handi bihurtuko baitzaitut.

4. Egiptora bidean zurekin izango nauzu eta neuk itzularaziko zaitut berriro. Eta hiltzean, Josek itxiko dizkizu begiak.

5. Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek faraoiak bidalitako gurdietara igoarazi zituzten aita, haurrak eta emazteak.

6. Beren abereak eta Kanaan lurraldean pilatutako ondasunak ere eraman zituzten.

7. Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondare guztia, eraman zituen Jakobek Egiptora.

8. Hona Egiptora joan ziren Jakoben ondorengoak: Ruben, Jakoben lehen-semea,

9. eta beronen semeok: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.

10. Simeon eta beronen semeok: Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin, Tzohar eta Xaul, emakume kanaandarraren semea.