Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 46:29-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Jose, bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera atera zitzaion. Honen aurrean aurkitzean, lepotik heldu eta besarkaturik, negarrari eman zion.

30. Jakobek esan zion Joseri: «Orain bai hil naitekeela zure aurpegia ikusi ondoren, oraindik bizirik zaude eta».

31. Josek esan zien bere senide eta etxekoei: «Berri ematera noakio faraoiari. Hau esango diot: “Kanaanen bizi ziren nire senide eta ahaideak etorri zaizkit.

32. Gizon horiek, artzain eta abeltzain direnez, beren ardi, behi eta zeukaten guztia ekarri dute”.

33. Beraz, faraoiak deitu eta zein lanbide duzuen galdetuko dizuenean,

34. erantzun honela: “Abeltzain gaituzu zure zerbitzariok gaztetandik, bai gu eta bai gure gurasoak”. Horrela, Goxen eskualdean bizi izaten utziko dizue. Izan ere, erlijio-ohiturek galarazi egiten diete egiptoarrei artzainekin harremanak izatea».