Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 46:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Axer eta beronen semeok: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel izan ziren.

18. Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta biloben artean.

19. Jakoben emazte Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.

20. Joseri, Egipto lurraldean, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba Asenatek bi seme sortu zizkion: Manases eta Efraim.

21. Benjaminen semeak Bela, Beker, Axbel, Gera, Naaman, Ehi, Rox, Mupim, Hupim eta Ard izan ziren.